Menu

Nicaragua

Emakumeen giza eskubideen alde lanean.

Nikaragua Latinoamerikako bigarren herrialderik pobreena da Haitiren ondoren. Atlantikoaren iparraldean biztanleen % 70 baino gehiago oso pobrea da eta, gainera, kokapenarengatik urakanekiko zona sentibera da. Hondurasekin eskualde mugakidean legez kanpoko merkataritza, armen trafikoa eta haurren ustiapena ugariak dira.

Baldintza horiek genero indarkeriaren tasa altuak sustatzen dituzte. Baina, aldi berean, emakumeak elkartuak egotea bultzatzen da eta eskubideak urratzearen aurkako borroka sendotuta dago.

Tokiko bi bazkiderekin lanean dihardugu

partaidetza politiko eta ekonomikoa sustatzeko, genero indarkeria prebenitzeko, sarean antolaketa bultzatzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko. Bi tokiko bazkiderekin lanean ari gara.

Eta lana sarean emankorra da.

CHINANDEGAKO DEPARTAMENTUAN:

Emakumeen artean lidergoa sendotzeko 18 topaketa.
Genero indarkeriaren prebentzioan eta indarkeria kasuen arretan 180 pertsona gaitu.
Maskulinotasun eta aitatasun arduratsuari buruzko udalen arteko 2 topaketa.
Ustiapen eta eskubideak urratzeari buruzko eztabaida-gunea.
Gatazkak ebazteko lantegiak.
Genero indarkeria prebenitzean diplomaduna.
150 pertsona lege erraztaile.
5 institutuetako irakasleentzako prestakuntza.
Sentsibilizazio kanpaina.
25 emakume ekoizpen ekimenak abian jartzeko gaituak.

IPAR ATLANTIKOKO ERKIDEGO INDIGENETAN

60 emakumek mikronegozioei ekin diete.
6 landa eskola sortu dira.
2 feria tokiko produktuak erakusteko.
Generoaren eskubideetan eta legerian emakumeak gaitzea.
Emakumeen erakundeen artean esperientziak trukatzea.
Genero berdintasuna sustatzeko erkidegoen batzordeak sortzea.
“Tasba Raya emakumeen sarea” eratu da.
Eragina eremu politikoetan.